HizkuntzaZahar-barriak

Mendebalde kultura alkartearen jardunaldiak

Posted on

Urriaren 17 eta 18an egingo ditu aurten Mendebalde kultura alkarteak jardunaldiak. Aurtengo gaia Hibridismo dialektala izango da. Hiru hitzaldi iragarri dabez egitarauan: Kepa Altonagarena Hibridismo dialektala: gogoetarako ideia bi gaiaz;

Leire Gandarias, Ariane Ensunza, Lorea Unamuno eta Iaki Gaminderena Aldaketa linguistikoez eta euron bilakaeraz, eta Iaki Espartzarena Azkue eta Unamuno, bi bide gaiaz.

Horrez ganera, urtero ohi daben moduan, omenaldia egingo deutse euskera gaietan nabarmendutako persona bati. Aurten Andolin Eguzkitza izango da omendua.