HizkuntzaZahar-barriak

Euskerea Bilbon erakusketa baten bitartez

Posted on

Bilboko Udalak eratuta, uriko barruti guztietan zabalduko da erakusketa ibiltaria «Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024» izenburuagaz.

Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso nahi da. Euskerea eta Bilbo lotu-lotuta dagoz, toponimian eta Erdi Arotik gora dagozan lekukotasunetan ikusten dan moduan.

XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, hizkuntzari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta. Hainbat atal daukaz edukiari begira: aurrekarietatik hasi, XX. mende hasierako Pizkundea, gerra osteko mortua, diktadura osteko loraldia eta XXI. mendeko zabalkunde orokorra. Hari hori lantzen da hamalau paneletan zehar.

Azalpenak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz emonda, baina QR kode baten bitartez testu osoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakurteko modua dago.

Erakusketa ibiltaria izango da. Abenduaren 3an ospatzen dan Euskararen Nazioarteko Eguna gogoan hartuta egin dan egitasmo hau, Bilboko barruti guztietan egongo da ikusgai data-leku hurrenkera honen arabera:

  • Urria 15-30 Begoña
  • Azaroa 4-14 San Inazio-Ibarrekolanda
  • Azaroa 18-22 Errekalde
  • Azaroa 26-abendua 5 La Bolsa
  • Abendua 15-30 Castaños
  • Urtarrila 3-16 Abando
  • Urtarrila 20-30 Otxarkoaga
  • Otsaila 3-14 Basurtu