Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak sarean jarri dau «Haur eta gazte literatura irakur gida 2023«. Bertan 2023. urtean euskeraz argitaratutako haur eta gazteei zuzendutako 231 libururen sailkapena egin dabe. 14 lagunek osatutako lantaldeak urteko argitalpen guztiak irakurri, aztertu eta hiru ataletan multzokatu ditu: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azkenengo horreek erreseina banagaz datoz.
Adinaren arabera be sailkatu dabez liburuak, beti be kontuan hartuta urteena gitxi gorabehera hartu behar dala.
Urtero egiten daben gida hori asko estimetan dabe bai gurasoek bai irakasleek eta bestelako profesionalek.