Urriaren 19an BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketen hirugarren edizinoa egingo da, Euskalduna Jauregian. Aurten Kristina Mardaras Iurretako bertsolaria omenduko dabe.
Kristina aurrendaria izan da bertsolaritzan, 1986an lehenengo emakumea izan zalako Bertsolari Txapelketan parte hartzen. Beti ibili da euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko jarduerak bultzatzen eta ondo irabazita dauka omenaldia.
Topaketon helburua da bardintasuna sustatzea kultura alorrean, emakume sortzaileak batzea eta alkarren artean sarea egiteaz gainera. Horregaz batera, gure lurraldeko andren talentua agirian jarri gura da. Horretarako, mahai-inguruak eta sormen-saioak egingo dabez egun osoan zehar.
Topaketak Zelako Kultur Ideiak alkarteak antolatzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.