EtnografiaZahar-barriak

Antropologia eta etnologia arloetako ikerketetarako beka-deialdia

Posted on

Barandiaran Fundazioak «Jose Miguel de Barandiaran ikerketa bekarako” deialdia zabaldu dau. Bekara aurkeztu ahal izango diran lanak antropologia eta etnologiakoak izango dira, Barandiaranek berak landutako arloetakoak.

Banan zein taldean aurkeztu daiteke. Horretarako, egitasmoa ondo azalduta aurkeztu behar da azaroaren 30erako.

Beka irabazten dauenak urtebete eukiko dau ikerketa egiteko, eta 10.000 euroko saria.

Bekaren bidez ikertzaile gazteei laguntasuna emon gura jake, arlo honetan aurrera egin daien. Lanak originalak izan behar dira, argitaratubakoak, eta ez dira izango lan handiago baten zati. Epaimahaiak, gainera, egitasmoaren barritasuna, ekarpena, izango dau kontuan bekaduna aukeratzeko.