«Euskal Literatura Feminista» izeneko ikastaroa irailaren 18an hasiko da Bilboko Foru Liburutegian abenduaren 18ra arte. Doan izango bada be, euskerazko ikastaroan parte hartzeko izena emon behar da irailaren 16ra arteko epean.
Josune Muñozek gidatuko dauen ikastaroan euskal emakumeek objektu literariotik subjektu literario izatera egindako bidea landuko da.
Ikastaroaren helburua euskal emakumeen literatura feministatzat hartzen diran lanak ezagutaraztea da, baita mota horretako literatura irakurteko ohitura sortzea edo areagotzea be.
Era askotako gaiak erabiliko dira, tartean honeek: Ahozko literatura feminista; Bertsolaritza feminista: Uxue Alberdi; Haur eta gazte literatura: Mariasun Landa; Itxaro Borda; Amaia Lasa eta beste poeta feminista batzuk; Arantza Urretabizkaia; Antzerkigile feministak; Komikigintza feminista; Euskal literatura feminista XXI. mendean.
Feminismotik hurren idatzi daben egileak eta plazaratu dabezan lanak ezagutzeko, irakurteko eta aztertzeko aukera emongo da. Klase atseginak egiten ahaleginduko da. Oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta ikastaroaren hasieran materiala banatuko da, saioetan landuko diran hainbat testugaz.