LiteraturaZahar-barriak

Aurtengo pastorala Ligetx neba-arreba koplakariei buruz

Posted on

Urteroko moduan, hutsik egin barik, aurten be pastorala prestau dabe Zuberoan, Gamere-Zihigan aurtean, uztailaren 28an eta abuztuaren 3an.

Aurtengo gaia Luis Ligetx koplakariaren bizitza izango da. Izatez 1901ean Larrainen jaio zan Ligetx, baina Zihigara ezkondu zanetik han bizi izan zan 1940an hil arte.

Baserritarra izan zan, idazlea be bai, eta Etxahun Iruriren irakaslea. Haren bizitzagaz batera, arrebarena be antzeztuko dabe. Kasu honetan ez dago haren barririk, baina andrazko gitxi dagoala-ta, sartu egin dabe, horretarako fikzinora jota bada be.

Pastoral honetarako Gamere-Zihigako larogei bat herritar dabilz lanean. Beñat Larrorik idatzi dau testua eta Xantiana Etxebest da zuzendari edo errejenta.