Zahar-barriak

Eusko Ikaskuntzako kongresua urrian

Posted on

Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresua egingo dau urriaren 2tik 4ra Gasteizen, “Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous rassemble” lelopean.

20218an aurreko Kongresuan ateratako ondorioek bidea emon eben hainbat ikerketa- eta hausnarketa-ildo lantzeko. Helburua zan une historiko honek planteatzen dituan aldaketei eta erronkei aurre egitea. Prozesu horretan metatutako ezagutza kontuan hartuta, XIX. Kongresuak hiru ardatz tematikoren inguruan aurrera egin gura dau:

1. Eredu sozio-ekonomiko barria eta ongizatearen gizartea. Eredu sozioekonomikoa birdefinitzeko eta ingurumen-jasangarrian oinarritutako ekonomia barri baterantz igaroteko behar diran pausuak emotea.

2. Jendartea. Gizarte-kohesio handiagoren bila, aniztasuna, kulturartekotasuna edota bizikidetza gogoan hartu behar dira.

3. Lurraldea. Euskal Herria osotzen daben lurraldeen arteko harremanak, kohesioa, uri- eta landa-munduen arteko loturak…

«Herri itun» bat lortu guran, proposamenak batzeko ahalegin apartekoa egingo da.

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua zabalik dago adituak, irakasle- ikasleak, ikertzaileak, erakundeetako eta enpresetako ordezkariak eta euskal gizarte zibileko erakunde eta elkarteak hartzeko. Izena emoteko epea zabalik dago honezkero kongresuaren webgunean.