Ondarroako Guruzne Badiolak kontetan dau txalupa barruan egin izan dabela behar; moila gainean be bai, eguzkia zein euria egin; eta neguan konponketak egiten bodega barruetan. Baina, jeneralean, lan hau beti izan da kanpoan egitekoa, moila gainean. Aulki txikien gainean jesarten ziran, belauna behearen gainetik ahalik eta hurbilen egoteko. Oso behar polita baina gogorra zan; postura txarra izaten zan ordu askoan egoteko, eta umeltasun askogaz egiten eben behar beti.