Berrizko Daniel Capellanek kontetan dauanez, greba itzela izan zan urte haretakoa, hilabeteak eta hilabeteak iraun eban. Greban egozan bertako langileen lanpostuak betetzeko Avilatik ekarri ebezan eskirolak autobusetan, eta itzelezko istiluak sortu ziran beharginen artean. Lagun handiak ziranak haserratu ziran orduan.