HizkuntzaZahar-barriak

Uribe Itsasaldeko euskerea webgune baten

Posted on

Urduliz aldeko Berba lapikokoa liburua egin zanetik hona, hainbat pausu emon dabez eskualde horretako adituek eta euskaltzaleek inguruko euskerea batzen eta danon eskura jartzen. non.eus webgunea dogu azkenengo pausua.

Iñaki Gilisastik egindako hiztegi digital bat dogu. 13.200 berba eta 7.500 esaldi jarri dabez entzungarri, ahoskereari lehentasuna emonda. Erraz bilatzeko moduan dago, eta gainera 12 eranskinetan gramatika alorra landu dabe.

Tresna bikain eta ezin egokiagoa da Uribe Kostako hizkeraren doinuaz eta ezaugarri prosodikoez jabetzeko, euskal hizkeretan interesa daukan edonorentzat.