Barriro dator aurten Sormene Galdakaora, hainbat egitasmo aurkezten maiatzaren 16tik 18ra bitartean. Aurten, ganera, lehiaketa deitu dabe bere doinua izango dan kanta aukeratzeko.
Sormena, euskerea eta emakumea oinarri ditu egitasmoak. Aurtengo edizinoan persona migranteen begirada be hartuko dabe kontuan.
Genero mota guztiak erabiliko dabez ekitaldietan: ikus-entzunezkoak, irakurketa, musika, hitz jasak hartuko artelan kolektiboa, dantza, antzerki musikal satirikoa.
Ez dago atxakiarik, kultureagaz gozatzeko zenbatgura saio aukeran dagoz Galdakaon.