LiteraturaZahar-barriak

Gutun Zuria

Posted on

Badator 2024ko Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia. Urteroko topagunea da, literaturak arte garaikidearen sistemeagaz daukan harremanaz jarduteko lekua. 2024ko edizinoa otsailaren 27, 28, 29 eta martiaren 1 eta 2an izango da, Azkuna Zentroan. “Berba dariola” izango dau izenburua.

Gutun Zuria Bilbaoren edukiak era askotara zabalduko dira: publiko gazteenari zuzendutako master classen bitartez, narrazino-forma desbardinei buruzko solasaldiakaz eta praktika garaikideen artean dabilen sorkuntza artistikoaren inguruko hitzaldiakaz, bertsolari, idazle, musikari eta artista bisualen eskutik.

Era berean, edizino honetan Gutun Zuria +PRO hasiko da, mundu profesionalari, liburuaren kateko eragileei zuzendutako gune barria, gaurkotasuneko hainbat gai eta eztabaida zirriborratzeko pensamenru kritiko batetik abiatuta.

Jaialdia martiaren 2an amaituko bada be, Gutun Zuria Zabalik ekimenaren bidez edegita jarraituko dau. Alkarrizketa-gune barria da Gutun Zuria Zabalik, eta urte osoan aktibatuko da.