Gabonetako zikloa Gabon eguna baino lehenago hasten da. Abenduan zehar beste jai batzuk be badagoz, San Nikolas kasurako. Eta gabon-egunetara hurreratu ahala beste batzuk: San Tomas besteak beste.
Bitartean marijesiak kantetan hasita dagoz Gernikan eta Ean. Abenduaren 23an urtengo dira beste hainbat herritan. Eta 24an Olentzero etorriko da gure herri gehienetara, gabon-jaien ospakizun berenberegikoei hasiera emoteko.
Jaien bitartean era guztietako jarduerak dagoz publiko mota guztientzat han eta hemen. Herri guztietan egiten dira honezkero kantaldiak, dantza-erakusketak, tailerrak eta umeentzako jarduerak.
Beste horrenbeste esan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituan museoetan. Era guztietako tailerrak dagoz, ume eta nagusientzat.
Antzoki eta erakusketa-lekuetan be ikuskizun bereziak programatu dira hemendik eta erregenetara.
Gabonak kultura gozatzeko saio betea dogu. Gozatu!