Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eratuta, abenduaren 21ean goiz osoko jardunaldia egingo da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.
Bertan gai nagusia AROA egitasmoa aurkeztea izango da; hau da, euskerea indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martínez de Lunak emongo dabez nondik norako nagusiak. Eta Jon Sarasuak azalduko ditu egitasmoaren printzipioak, ardatzak eta helburuak.
Horren ostean mahai ingurua egingo dabe hainbat eragileren artean.