Zahar-barriak

Oihana Bartra eta Miren Amuriza bertsotan Euskerearen Egunerako

Posted on

Abenduaren 3an Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hori dala-ta, erakunde, alkarte eta persona-talde askok era bateko edo besteko ekitaldiak antolatzen dabez.

Horren harira, Euskararen Etxean dagoan Euskararen Interpretazio Zentroan bertsotan jardungo dabe Oihana Bartra eta Miren Amuriza bertsolariek abenduaren 2an, eguerdiko 12:00etan. Sarrera librea da baina izena emon behar da aurretiaz.

Jarduera hori Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Gida Bira’ ekimenaren barruan sartzen da, Bizkaiko foru museo eta aretoak tarteko dirala. Helburua da museootako ondarea eta bertsogintza batzea, bisitariei esperientzia kultural berezi-erakargarria eskaintzeko.