Gabonak ganean dagozala, ume eta gazteentzako eskaintzak agertzen hasi dira. Horretara, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak «Hala, birala!» kanpusa antolatu dabe abenduaren 26tik 29ra bitartean, goizeko 9:00etatik 13:30era, Euskararen Etxean.
Monitoreek gidatuta, honako gaiak landuko dabez: animazinoa, euskerazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak eta bideoen edizinoa.
Hainbat helburu bete gura dabez jarduera horren bitartez: euskerazko ikus-entzunezko edukien sormena eta teknika lantzea; sare sozialen erabileraren inguruan hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea; euskerazko bideojokoen munduan murgiltzea; unean unean modan dagozan eta gehien erabilten diran sare sozialen eduki, erreferente eta tendentziak euskeraz lantzea.
Jarduera hori 2012-2013an jaiotako gaztetxuei zuzenduta dago, eta euskeraz egingo. Plan ona izan daiteke.