EtnografiaZahar-barriak

Ikastolen sorrerea Bilbon

Posted on

Gerra osteko diktadura gogorrean egozala, euskal kulturearen aldeko mobimentuak hasi ziran han hor hemen: dantza-taldeak, abesbatzak, mendi-taldeak…

Halakoetatik etorri zan euskerazko irakaskuntzarako egarriari erantzuteko ahalegina. 1956an, San Nikolas eleizako lokaletan, jartzen da Bilbon lehenengo ikastola sortzeko abiapuntua. Ordurako Xabier Peñak euskerea irakasten eban bere akademian, eta ikasle eukan Mª Angeles Garaigaz bat eginda, gurasoen eskariari erantzuteko modua egin eben.

Horren barri jaso dabe Labayru Fundazioak egindako lanean: Ikastolak loran mila koloretan izeneko liburuan eta bideoan.

Hango moduan Bizkaiko beste leku askotan be, Euskal Katekesiaren guardasolpean hainbat ikasgai lantzen ebezan umetxuakaz. Lehenengo Jaunartzerako joaten ziran danak katekesira, eta hori izan zan batzeko lekua.

Zenbat gorabehera, zenbat arazo, jazarpen, isun eta debeku! Baina danaren ganetik egin eben gurasoek, andereñoek eta inguruan euki eben laguntza-sare osoak.

Ordutik hona urte asko joan dira, gauza asko gertatu dira, baina aintzindari hareek gogoan eukitea merezi dau ontxe be.