Udan gazteentzat hainbat aukera dagoz euskerea eta astialdia bateratzeko. Horreetako bat da Bertso Udalekuena, bertsozaletasuna eta oporrak batzeko.
Guztira 9 eta 18 urte bitarteko 163 gazte pasauko dira udalekuetatik, Euskal Herriko herrialde guztietakoak ez eze diasporakoak be bai. Eurakaz batera 31 hezitzaile ibiliko dira.
Gazteok txandaka batuko dira, adinaren arabera, Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen.