LiteraturaZahar-barriak

‘Hamabost egun Urgainen’ nobelea berrargitaratu dabe

Posted on

Jose Antonio Loidik idatzitako nobelea da Hamabost egun Urgainen, 1955ean lehenengoz argitaratua. Euskeraz idatzitako lehenengo nobela poliziakotzat hartzen da, eta arrakastatsua izan da.

Orain Erein argitaletxeak barriro argitaratu dau gaurko idazkera-arauetara ekarrita, oingo irakurleentzat egokituta.

Nobela baltzaren eredutzat aitatu izan da be Loidik idatzitakoa. Urgain herri lasaian, kanposantuan lurperatutako gorpu batek buruan tiroa daukala aurkitu dabe eta hor hasten da istorioa.

Bere garaiko ohitura-eleberrietatik aldendu egiten da idazlea, euskera gozo-aberasgarria erabilita.