Kirol-emaitzak zenbakiz emoteko orduan, ZenbaNA doaz? itaunari zelan erantzun: lau hiru ala lau ETA hiru? Euskaldunok, hutsik barik, eta sartzen dogu zenbaki bien artean?
Eta goiko saskibaloi emaitzara etorrita, larogei ETA hirurogei doazela kirol talde biak esango dogu. Emaitza-kopuru biak banangoak dira, bakotxa bat. Horregaitik sartzen dogu erdian eta juntagailua banakuntza hori zehatz eta garbi marketako.
Eta erdian sarten ez bada, sekuentzia bat garatzen dogu, jarraiko zenbakiakaz. Telefono-zenbaki bat emon daiteke horretara: 62345698. Kasu honetan ez da behar, eta ez da komeni, zenbakien artean ez juntagailurik ez bestelarikorik.
Eta tartekatzeak banakuntzea adierazoten dau: multzo bi diferentetakoak dirala zenbaki bata eta bestea.
Adolfo Arejita