LiteraturaZahar-barriak

Antzerki idazketa tailerra “Iragana irudikatuz” Paco Gamezekin

Posted on

LaJoven-ek Antzerkirako Idazketa Tailerra proposatzen dau, “Iragana irudikatuz” izenburupean. Tailer horretan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek sormenezko lan idatzi bat egingo dabe, gaztelaniaz zein euskaraz, Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagozan objektuetatik abiatuta. Tailer horren gidaria Paco Gamez dramaturgoa izango da.

Tailer hau EVZ Fundazioak (Memoria, Erantzukizuna eta Etorkizuna) eta Alemaniako Ekonomia Ministerioak finantzatutako «Suntsipen Paisaiak» nazinoarteko proiektuaren parte da. Proiektuak Europako memoriarako gune bat sortzea du helburu, antzerkiaren eta hezkuntzaren bidez. Honako galderak egingo deutsaguz geure buruari: Zer dakigu? Zer ez dakigu? Zelan eragin deusku azken garaietako historiak? Zer zerikusi daukagu guk gerreagaz, demokrazian jaioak garenok? Zelangoa izango zan nire bizitza 1936an 17 urte bete izan banitu?

Saioak ekainaren 4, 6, 8, 13 eta 17an izango dira, Gernikako Bakearen Museoan eta online tartekatuta.