BarriketanEtnografia

Karea egitea

Posted on

Areatzako Luis Etxebarriak eta Julio Ortuzarrek kontetan dabenez, karea eurek egiten eben. Mota biko karabiak egoten ziran. Batzuk, lehenengo, egurragaz kargau egin behar dira eta azpitik su emon eta han itxi, harria egur gainera botata. Karabi txikietan, egurra ipini, sua emon eta harria ipinten zan; gero, haren harriaren gainean atzera be egurra, eta gero atzera be harria. Kare-hatxa erabilten eben. Etxetik goratxoago joanda dagoan hatxetik ekarten eban. Dinamitea erabilten eben.