BarriketanEtnografia

Abadeari eta medikuari berorika egin behar

Posted on

Busturiko Miren Garbiñe Uriagerekak dinoskun lez, abadeari berorika egiten jakon. Akorduan dauka baten, lehengusinearen baserrian egoala, behia txarto parau jakela, eta osatu gurean, euren baserri ondoan bizi eta ia etxekoa modukoa zan Inozenzio beterinarioagana bota ebala lehengusineak. Don Inozenzio esateko esan eutsan lehengusineak, baina berak etxekotzat eukan, eta Inozenzio esan eutsan.