LiteraturaZahar-barriak

Sarako Idazleen Biltzarra

Posted on

Aurten ohiko moduan, bere egunean, dator Sarako 40. Idazleen Biltzarra, Pazko astelehenean. Apirilaren 10 eta 11an Saran batuko dira Iparraldeko egile eta argitaratzaileak liburugintza aurkezteko. Erakusteaz ganera, hainbat hitzaldi, aurkezpen eta mahai-inguru egongo dira, programa beteagaz.

Lehenengo egunean hainbat aurkezpen egingo dira. Horrez ganera, umeentzako txokoa egongo da, eurentzako moduko irakurgaiakaz hartu-emona egin dagien. Eta bestalde, irakurraldi musikatuak be egingo dabez.

Bigarren egunean, ostera, idazle klasikoak zelan ezagutzera emon gaiari buruz eztabaidatuko dabe. Gauza jakina da idazle klasikoen lanak ez dirala ikasten, ez dirala irakurten. Zer egin horren aurrean? Galdera horri erantzuten ahaleginduko dira hitzaldi eta mahai-inguruaren bitartez. Horregaz batera, taller praktikoak egingo dabez.