Urteroko moduan, aurten be Pazko astean Aulesti antzerkiz beteko da. ADEL ArteDrama Euskal laborategiak programa betea dakar apirilaren 10etik 15era bitarterako.
Hilaren 10ean ATX Teatroak Balbea pieza erakutsiko dau. Kulunka Teatrok André eta Dorine egingo dau hurrengo egunean, 11n. 12an Itziar Maneroren txandea izango da Memoria izeneko lanagaz. 13an, Oier Zuñigak Eresia aurkeztuko dau. Metrokoadroka taldeak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan egingo dau hilaren 14an. Eta Hondamendia obrak itxiko ditu jardunaldiak 15ean, Artedrama eta Axut! konpainien eskutik.
Aukera ezin hobea antzerkiaz gozatzeko eta Aulestira hurreratzeko!