Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak jarduera berezi atondu dau herriko gaztelekuetan, gazteen artean euskerea erabilteko.
Zezeilaren 21ean Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta hori dala-ta Euskape-Euskerearen Iges Gela ibilttaria atondu dabe, gazteen artean zabal dabilen entretenigarri horren bitartez gazteak batu eta euskeraz jardun dagien.
Taldeka parte hartuko dabe, gehienez 8 laguneko taldeetan, eta 60 minutu eukiko dabez traba guztiak gainditu eta eskapau ahal izateko.
Leku bitan egingo da: zezeilaren 18an, zapatuan, GureGune Erromon eta 19an, domekan, GauEgune Algortan. Jarduerea 17:30ean hasiko da eta izena emon behar da aukeratutako gaztelekuan.