BarriketanEtnografia

Ama artistea taloak egiten

Posted on

Durangoko Natividad Bilbaok dioskun lez, Txitxi-burduntzi edo Basokoipetsu basoan edo etxean egiten eben, etxeko jeneroa paluan erreta: urdaia, txorizoa… Urte guztietan egiten eben.  Labea euki eben etxe ondoan, eta amak ogia eta taloa egiten ebazan. Oromiñotik ekarten eben uruna ikusgarria zan, eta talo gozo-gozoak egiten ebazan. Bera eta ahiztea joaten ziran, arto-zakuak asto gainean ipinita urunetan. Inguruko jente asko joaten zan eurenera taloa jaten. Ama artistea zan taloak egiten; gustuagaz egiten ebazan.