LiteraturaZahar-barriak

Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketa zabalik

Posted on

Bilboko Udalak aurten be deialdia egin dau 8 eta 16 urteko gazteen artean, ipuin bat idatzi eta lehiaketan parte hartzeko. Mailaka banatuko dira, eta sari bana emongo da maila bakotxean.

Parte hartzeko ipuin bat idatzi behar da, euskeraz, originala, eta urtarrilaren 27a baino lehen bialdu. Gaia librea da, gura dan gaiaren ganean idatzi daiteke, eta luzera 2-4 orri bitartekoa izango da.

Rafael Mikoleta gramatikalari bilbotarra gogoratzen dau lehiaketak. Helburua gazteek euskeraz idaztea eta irakurtzea da. Ganera, saritutako idazlanak argitaratu egingo ditue.