BarriketanEtnografia

Errotarria zorroztea

Posted on

Zeanuriko Ander Manterolak dioskun lez, harriak hilean behin piketan ziran, gitxienez. Zeanuriko kanta batek holan dino: «Errota barriko Erromaldo, harria pikatzen ei dago». Harriak mailuaz piketan dira. Harriak, azpikoa eta gainekoa, piketea behar-beharrezkoa ei da, hobeto eihoten dauelako harriak. Kontu handia euki behar da erdi-erdiko parteagaz, gehiago pikau behar dalako bazterrekoa baino. Harriak surko batzuk daukaz; batetik, haizea hartzeko, eta, bestetik, urunari askara bidea emoteko urteteko.