Labayru Fundazioak Munduenea Munduko ipuinen etxea izeneko ipuin-bilduma sortu dau, 6-10 urteko umeei zuzenduta.
Bizkaian bertan, euskerea eta gaztelania kenduta, 120 hizkuntza baino gehiago erabilten dira. Gure gizartea eleanitza da, eta kultura ezbardinak alkarren ondoan bizi dira.
Hori ikusita, euskerea zubitzat jarri gura izan da ganerako kultura horreekaz bat egiteko. Horretarako sortu da Munduenea Munduko ipuinen etxea egitasmoa.
Hamar ipuin dira, bakotxa hizkuntza baten jasoa. Argitaratzeko orduan, jatorriko hizkuntzan eta euskeran datoz. Horrez ganera, irakurteko ez eze, hizkuntza bietan entzuteko euskarria be badauka.
Informazino guztia hemen: munduenea.labayru.eus