LiteraturaZahar-barriak

Erbestez erbeste kanpaina

Posted on

Erbestez erbeste izena dauka aurten be Euskal Idazleen Elkarteak martxan jarri dauen kanpaineak. Bertan, ondarea jaso eta zabaltzeko gogoagaz, emakume idazleen testuak berreskuratu dabez, orain be ezagun egin daitezan.

Youtuben hainbat bideo dagoz ikusgai kanpaineagaz lotuta, dala idazleon testuak esaten, dala kantuan emonaz.

Horrez ganera, liburua be atera dabe testu guztiak batuta. Eta lantzean behin zuzeneko ekitaldiak be egiten dabez, kanpainearen barruan.

Halan egingo da azaroaren 22an, BBKko Kuna egoitzan, Bilbon, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza oholtzan, eta Goizalde Landabaso gai-jartzaile dirala.