BarriketanEtnografia

Herriko telefono bakarra

Posted on

Berriatuako Juan Luis Eizagirrek dioskun lez, kafeko bikiak esaten eutseen eurei tabernea eukielako, nahi-ta etxeak Batzartoki izena euki. Etxean bertan tabernea eukien. Tabernan periodikuak eukiezan, autobuseko paketeak hartzen ebezan eta herriko telefono bakarra eurek eukien. Aita alguazila zan, nahiz eta tailer baten be lan egin. Udaletxeko enkarguak hartzen ebazan, erreziboak kobretan ebazan… Telefono-deiak zentralitatik Ondarroara egiten ebezan lehenengo, eta handik deitzen eben behar zan herrira. Aurreragoan, zazpi telefono gehiago ipini ziran: udaletxe, denda, fabrika, zentral eta tailerrean. Batzuetan, abisuak egoten ziran eta deia hartzeko zer ordutan egon behar eben esaten eutseen; beste batzuetan, etxerik etxe eroaten eben errekadua.