HizkuntzaZahar-barriak

‘Loa eta Laia’ euskerazko marrazki bizidunak

Posted on

Loa eta Laia pertsonaietan oinarrituta, marrazki bizidunen sail barria sortu dabe euskeraz. Protagonista bien abenturak izango dira sailaren haria.

Lehenengo atala honezkero ikusgai dago Gau Beltzaren gainekoa; izan be, webgunean eta Youtuben zabalduko dira marrazkiok.

Berez 2-7 urteko umeei zuzenduta dago, euskerea eta musikea ardatz hartuta. Kantuak dira nagusi, marrazki zoragarriakaz batera. Laia, abeslaria eta baxu-jotzailea, eta Loa, abeslaria eta gitarra-jotzailea. Musika-talde bat osatu dabe Qiang eta Niko beren lagunekaz, eta musika-estilo guztiak erabiliko dabez, rock, pop, folk, rap, bluegrass, reggae eta jazz.