Zahar-barriak

«Eureka domeka» kultur saioak irailean Erandion

Posted on

Erandioko Gautxoriak alkarteak herriko giro kulturalean eragiteko programea eratu dabe irailerako, euskerazko sormenean eta kulturgintzan oinarrituta. Horixe da Eureka Domeka!

Aurten hiru domekatan hiru saio egingo dabez: Anari (hilaren 11n); marrazketa inprobisadua eta bertsoak (18an), Unai Iturriaga aurkezle eta bertsoak botaten eta marrazten Joseba Larratxe eta Eider Eibar; eta Porrumentzioren kontzertua (25ean).

2021ean, pandemiako murrizketek behartuta, aire zabalean egin eben lehenengoz ekimena. Orduko jentearen erantzun ona ikusita, aurten be Itsasadarraren ertzean izango dira saio guztiak.