LiteraturaZahar-barriak

Julene Azpeitia 35. ipuin lehiaketa

Posted on

Ipuin lehiaketa hau Zumaiako Udalak eratzen dau Julene Azpeitia idazlearen omenez, literatur sorkuntza bultzatzeko asmoagaz. Aurtengoa 35. edizinoa izango da, eta honezkero lanak bialduteko epea zabalik dago, irailaren 30era arte.

Aurkeztu gura dauenak euskeraz idatzitako 6-15 orrialde bitarteko ipuina idatzi behar dau, euskeraz, eta originala.

Hiru sari dagoz epaimahaiak banatzeko: lehenengoa 3.000 eurokoa, bigarrena, 1.500 eurokoa eta hirugarrena 1.000 eurokoa.

Julene Azpeitia irakaskuntzan eta pedagogian nabarmendu zan, umeentzako testu batzuk idazteaz gainera. Gerra aurretik Bizkaiko ikastoletan irakasten ibili zan, baina gero atzerriratu egin behar izan eban. Gerra ostean barriro be lehenengo ikastolak sortzeko mobimentuan parte hartu eban. Bizitzako azkenengo urteak Durangon emon zituan.