Badator Zuberoako pastorala urteroko sasoian hutsik egin barik. Aurten Simone Veil zanaren ganekoa izango da, XX. mendeko emakume horren bizitza, antolatzaileen hitzetan ‘konpromisoz aberatsa’, taularatuko dabe pastoral formatuan.
Simone Veil, Frantziako abokatu eta politikaria, konzentrazino zelaietan egon zan eta bizirik urten eban, Frantziako justizia sailean ardurako postuak bete ebazan, Osasun ministroa izan zan eta andrazkoen eskubideetan borrokalaria, eta Europar Batasunaren alde tinko egin eban, Parlamentuko presidente izateraino.
Muskildiko herriak hartu dau aurten pastorala prestatzeko ardurea, Batitte Berrogainek idatzi eta Maite Davant errejenta dala. Hiru bider antzeztuko dabe: uztailaren 24an eta 31n, eta abuztuaren 6an, arrastiko 3:30ean hasita.