HizkuntzaZahar-barriak

Euskera teknikarirako ikastaroa irailean

Posted on

Irailaren 12tik 24ra Euskara-teknikari eta Trabatzaileentzako prestakuntza-ikastaro trinkoa egingo dau Labayru Fundazioak. Helburua da administrazino publikoan zein arlo sozioekonomikoan euskerearen normalizazinoan eta sustapenean jarduteko oinarrizko baliabideak eskuratzea.

Horretarako era askotako edukiak landuko dira: euskerearen marko legala, euskerarako ziurtagiriak, soziolinguistikako oinarrizko edukiak, euskera-plangintzak, dirulaguntzak, hizkuntza-trebakuntza…

Ikastaro trinkoa izango da, astegunetan goiz eta arrastiz eta zapatuetan goizez. Aldi berean, teoriko-praktikoa izango da, benetako kasuetan oinarritutako ariketak izango diralako nagusi. Arlo honetan eskarmentu handia daukien teknikariak izango dira irakasleak.

Ikastaroa gainditzen dabenak, gura izan ezkero, lan-boltsan sartuko dira, era horretako eskariren bat suertatzen bada esan ahal izateko. Azkenengo urteetan boltsa horretan egondakoak danak dabilz beharren zetan edo hatan.

Matrikula 505 € dira, eta egiteko epea zabalik dago. Informazino gehiago behar izan ezkero, hona jo: eskola@labayru.eus, 944437684.