Atzera begira egin eta industriaren inguruan daukagun irudian gizonezkoak agertzen jakuz normalean, euren buzo urdinakaz, lantegietan sartzen eta urteten. Baina andrazkoak be ibili dira industrian, eta ez gitxi.
Hori agirira ekarteko hainbat ahalegin eta egitasmo egin dira azkenengo urteotan, bakotxari berea dala legea aldarrikatzeko.
Ahalegin horreetako bat Enkarterri Museoarena dogu. ‘Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika’ erakusketaren bitartez, inguruko hamaika lantegitako esperientziak erakusten dira bertan. XIX. mendearen erditik XX.aren amaierara arte, Kadagua inguruko hamaika fabrikatan andrazkoek egindako lanak, produktuak eta abar erakusten dira.
Erakusketa urte amaierara arte egongo da zabalik, baina garagarrilean bisita gidatuak be egin daitekez. Ez galdu aukera.