Zahar-barriak

Joan Mari Torrealdai beka

Posted on

Joan Mari Torrealdai zana gogoan hartuta, bera omentzeko gogoz, beka deialdia egin dabe Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak. Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu da, eta batez be Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituan esparru nagusietan.

Lehenengo edizino honetan, beka deialdiaren gaia “Euskera eta kultura gaurko eta biharko gizartean” izango da.

Joan Mari Torrealdaik bere lanetan kultura garaikidearen inguruan egin izan eban gogoetaren haritik jokatu nahi izan da: garaiko egoerak aztertu eta etorkizunerako bideak proposatu.

Aurkeztuko diran lanetan, edozein kultur adierazpide erabili daiteke: eduki digitalen sorkuntza, arte plastikoak, literatura, zinema, bertsolaritza, liburua… Dana dala, euskeraz eta zabalkundeari begira egindakoak izango dira. Horregaitik, garrantzi handia emongo jako lana gizarteratzeko egokitzeari.

Eskakizunak bialtzeko azkenengo eguna 2022ko urriaren 24a izango da.

Bekaren irabazleak 14.000 euro jasoko ditu lana egiteko. Izendapena jaso eta 18 hilabete izango ditu lanaren emaitza antolatzaileei helarazteko.