Literatura unibersaleko bilduma beste herrialde eta hizkuntzatako literatur lanak euskeraz eskaintzeko sortutakoa da. EIZIEk lanak aukeratzen ditu, eta lehiaketara ateraten dau itzulpena.
Oraingoan hiru idazlan honeek dira itzulgaiak:
Karel Čapek txekiarraren Válka s mloky / La guerra de las salamandras / La Guerre des salamandres…; Ama Ata Aidoo ghanarraren Our Sister Killjoy; Elsa Morante italiarraren L’isola di Arturo.
Kontuan hartu behar da itzulpena jatorrizko hizkuntzatik zuzenean egiten ez bada, gitxienez sorburu-hizkuntza bi erabili beharko dirala.
Lehiatzaileek testu-lagin bat aurkeztu beharko dabe bagilaren 29ra bitartean. Irabazleari diru-saria emongo deutse, liburu osoa euskeratu deian: Valka s Mloky 5.906,00 euro, Our Sister Killjoy 3.666,00 euro eta L’isola di Arturo 11.226,00 euro.
Epaimahaia hiru lagunek osatuko dabe, itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa daukienak. Behin esleituta, liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da.