BarriketanEtnografia

Amamak txapinak egitea

Posted on

Maribel Gorostizagoizak dioskun lez, aitaren ama eurakaz bizi zan eta harek danontzako txapinak egiten ebazan, gaur galtzerdiak, ardi-laneaz. Amama batek lanea goruetan egiten eban eta besteak puntua. Sutondoan jesarrita egiten ebazan txapinak familia guztiarentzat. Txapinak bero-beroak ziran eta bustita egon arren be, ez eban bustitasun asmo hori emoten, gozo-gozoak izaten ziran, epel-epelak. Baina bernako zatia osorik geratu arren, hankazpian, orpoan eta behatzetan gastau egiten ziran, orduan puntuak atzera hartu eta barriak egiten ziran.