Zaldibarko Pedro Garitaonandiak dioskun lez, bederatzi ahari euki ditu, guztira. Azpeitiko gizon batek ahari onak eukazan, eta hari erosten eutsazan, 1.500 pezetatan bakotxa. Euretariko batzuei boxeadoreen izenak ipini eutsazan.
Posturak egiten ebazan eurakaz; 5.000 pezeta inguru jokatzen eben postura bakotxeko. Eta galdu arren, entradeagaz dirua ateraten zan. Behin galdu ezkero, ahariak ez eban balio izaten; kendu eta barria erosten zan.