BarriketanEtnografia

Arreoa eroateko lau soinudun gurdia

Posted on

Berriatuako Jose Mari Arregik dioskun lez, ezkontzak-eta egiteko brusak janzten ebezan soinua ateraten ebenak. Ezkontzea ondo ospatzeko gitxienez lau doinudunak izan behar eban: txistua, irrintzia, arrantzea eta maua. Bakotxak soinu bat eukan. Behiek tiraka eroaten eben gurdia, eta gurdian ezkonduko zanaren arreoa.