Zahar-barriak

Sormene

Posted on

Badator Sormene Galdakaora, maiatzaren 12tik 15era bitartean, egitarau bete-beteagaz. Kulturaren sormen arloko egitasmo barritzaileen plaza izateko sortu zan Sormene, eta batez be euskerazko kultur adierazpideak aintzat hartzen ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Ekitaldiak Galdakaoko Kurtzeko karpan eta Torrezabal kulturetxean egingo dira, baina streaming bidez be jarraitu ahal izango dira.

Era askotako ekitaldiak egongo dira: ikastetxeentzako tailerrak, antzerkia, liburu eta disko-azoka, musika. Egun baten, ganera, Juan Karlos Irizarreri omenaldia egingo deutsie.