BarriketanEtnografia

Eskolan piper egitearren, kastigua

Posted on

Zamudioko Jose Miguel Aurrek dioskun lez, aste bat egin eben osoa pira arrastietan. Arrasti guztia pasetan eben pelotaka edo futbolean jolasten. Lekukoak obligazinoa euki eban. Egun guztietan etorten zan 8:30erako trenera esneagaz, esnea Bilbora eroaten. Palu bategaz eroaten zituan katxarro bi.

Bilbon izeko bat euki eben. Inoiz zeozer behar baeban, kantinearen tapan ipinten eban nota bat zer gura eban idatzita. Egun baten katxarroen bila joan zanean, notea zabaldu eban eta zera ipinten eban: “Jose Migel preparau daitela, ze fraileetan sartu behar dau, bertan hartu dabelako”. Berak ez eban horixe gura izan, fraileak eta inguruak!

Egun hatan jan be ez eban egin; negarrez joan zan etxera. Danak egongo ziran barreka eurentzat, baina berari ez eutsien gehiago esan. Ezer be ez! Ez dau eskolara fallorik egin ordurik hona. Beretzat ha kastigu handia izan zan! Haxe izan zan! Ezer esan barik!