HizkuntzaZahar-barriak

Pazko Asterako eskaintza ugari euskeraz

Posted on

Aste Santuan oporrak dagoz eskoletan eta hori igarri egiten da alkarte, udal eta bestelakoen eskaintzetan. Batzuk baino ez ditugu aitatuko, adibide moduan.

Umeei zuzenduta dago Jolasean Blai ekimena, Uribe Kostako Mankomunidadeak eratuta, 5-10 urteko umeentzat, olgeta eta jarduera ludikoa euskeraz nagusi dala. Pazkualekua deitu deutsie Gautegiz-Arteagan 3-12 urteko Jan eta jolas jarduerari. Eta holan beste hainbat herritan.

Zinera joateko egun aproposak izan daitekez, eta horretan be eskaintza polita daukie txikienek Orkestra lurtarra film estreinaubarriagaz.

Bizkaikoa, Bizkaiko museoen sarea da, eta hor be erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak… danetarik aurkituko dogu, umeentzat ez eze nagusientzat be bai.

Ez dago aspertzeko atxakiarik Pazko Astean astia euki ezkero. Zer nahi eta haxe topau leiteke, adin, gustu eta zaletasun guztietarako. Disfrutau!