LiteraturaZahar-barriak

Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat

Posted on

Galtzagorri Elkarteak Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat egitasmoan izena emoteko epea zabaldu dau martiaren 11ra arte. Irakasleak bitartekariak dira ikasleak irakurten zaletzeko. Horregaitik eratzen dabez holako saioak irakasleok trebatzeko.

Egitasmoaren barruan, aholkua eskainiko dabe EAEko 72 eskolatan 2022. urtean zehar. Saioen erdia DBHko irakasleentzat izatea aurreikusten da eta gainerakoak HH eta LHko irakasleentzat. Saioak doakoak izango dira Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzari esker.

Galtzagorri Elkarteko profesionalek emongo dabez saioak, bakotxa gehienez ordu bikoa.

Edukiak dirala-ta, lantegiak lehenengoz egiten dabezan eskoletan euskerazko haur eta gazte literaturaren nobedadeak erakutsi eta liburuon gaineko azalpenak emongo deutsiez gidariak. Horrezaz ganera, landu daitekezan estrategiak be azalduko dabez. Lantegiak ezagunak dabezan eskoletan, nobedadeak erakusteaz gainera, tertulia literarioak egingo dabez, halakoen nondik norakoak azalduta. Danetan banatuko dira liburu-gidak.

Izena emoteko hona bete beharreko fitxa.