LiteraturaZahar-barriak

ELKAR Ilustrazino eta Ipuin lehiaketa

Posted on

ELKAR Ilustrazino eta Ipuin lehiaketak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburua dauka. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

IPUINA ILUSTRATU

Eskolako ikasturtearen arabera, hiru mailatan parte hartzeko aukerea eukiko dabe gura dabenek. Horretarako, Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek idatzitako «Hiru lehoi» ipuina ilustrau beharko dabe. Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.

ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, maila bitan parte hartu ahal izango dabe, eta Alai Zubimendik egindako irudiagaz ipuin bat osatu beharko dabe. Ipuinak euskeraz idatzita egongo dira, orrialde bakar baten.

KOMIKIA EDO BINETA SORTU

Gazteen artean maila bakarra egongo da. Euskal pertsonaia baten biografia edo bizitzaren pasarte bat gaitzat hartuta, komiki edo bineta bihurtu beharko dabe. Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitekez eta euskaraz idatziak. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira.

Lanak jasoteko azkenengo eguna apirilaren 13a izango da. Elkar liburu-dendetan itxi edo Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Haizpea Poligonoa, 1 20150 Aduna helbidera bialdu daitekez.

Irabazleek hainbat sari hartuko dabez: lehenengo multzokoek jolas hezitzaileen sorta bat eta Elkarreko opari txartelak; bigarren eta hirugarren taldekoek horrez ganera tablet bat. Ikastetxeentzat sari bi zozketatuko dira. Eta Irrien Lagunen klubaren saria be egongo da: lehenengoak ikasgela osoa sarituko dau; bigarren saria, ostera, Irrien Lagunen ikuskizun bat izango da, ikastetxe irabazlean egitekoa.