Aurten be, 34.ez, Rafael Mikoleta Euskerazko Ipuinen Lehiaketa deitu dau Bilboko Udalak, Bilboko ume-gazteek bertan parte hartzeko.
Urtarrailaren 28ra arteko epea daukie euren lana aurkezteko parte hartu gura dabenek. Horretarako, 2-4 orriko testua idatzi behar dabe, marrazki eta guzti, gaia librea dala. Lana originala izango da, eta euskeraz idatzia.
Parte hartzaileak lau kategoriatan banatuko dira: LHko 3-4. mailakoak; LHko 5-6. mailakoak; DBHko 1-2. mailakoak; eta DBHko 3-4. mailakoak. Kategoria bakotxean hiru sari banatuko dira.
Horrezaz ganera, Bilbao Balioen Uria Sari bi banatuko dira, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetako bati erreferentzia egiten deutsen ipuin birentzat, DBHko ikasleen artean.